Zizur Nagusiko Udala

2022ko azaroak 23

Laugarren akordio zabala Zizur Nagusian 2023ko aurrekontuentzat

Foto noticia
  • Geroa Baik, EH Bilduk, PSN-PSOEk eta Atxiki gabeko zinegotziak 2023ko aurrekontu akordioa sinatu dute.
  • 2023rako Aurrekontuen proiektua 14,9 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino % 9,7 gehiago.
  • “Gastu soziala” deiturikoan gehien inbertitzen den aurrekontua da.

Geroa Bai, EH Bildu, PSN-PSOE eta Atxiki gabeko zinegotziak 2023ko aurrekontuen akordioa sinatu dute gaur goizean, ekitaldi publiko batean.

2023rako aurrekontu-proiektua 14,9 milioi eurokoa da, hau da, aurreko aurrekontua baino 1.319.510 euro gehiago, % 9,7 gehiago.

Diru-sarrerak handitu egin dira, batez ere, Toki Ogasunen Funtsen banaketa berriagatik, Zizur Nagusiari ia % 12 igo baitzaio aurreko urtearen aldean, eta EIOZen gehikuntza txikia izan du.

Langileen kapituluak 5,8 milioi euro hartzen ditu, aurreko urteko kontuekiko %4ko soldata igoera barne; gastu eta ondasun arruntak %50, Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak %5,3 eta inbertsio errealak %4.

Herritarren eskaerei erantzuten dien eta udal zerbitzu publikoak indartzen dituen aurrekontua da. Azpimarratzekoa da jubilatuen elkartea berritzeko inbertsioetarako 50.000 euro, haurrentzako parkeetarako 45.000 euro eta Familien Arretarako Zentroaren (FAZ) proiektua idazteko 15.000 euro bideratu direla.

Era berean, Zizur Nagusian alokairuan dauden gazte emantzipatuentzako 15.000 euroko partida berri bat sartu da, 80.000 euro bide publikoetako inbertsioetarako, 75.000 euroko laguntza partida bat etxebizitzak zaharberritzeko, energia-eraginkortasunerako eta hiri-birsorkuntzarako, eta 40.000 euroko inbertsioa ikastetxeetan. Halaber, autoenplegurako diru-laguntza 9.000 eurokoa izanen da eta aurrekontu parte hartzaileetarako kopurua 40.000 eurora igoko da.

Sinadura ekitaldian, Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak; Geroa Baiko Piluka Garcíak; EH Bilduko José Ángel Saizek; PSNko Ricardo Ocañak eta Iñigo Goñi atxiki gabeko zinegotziak parte hartu dute.

Volver arriba