KORONABIRUSAREN ATARI EGUNERATUA

Udal espazioak ixtea
2020ko martxoaren 13tik aurrera, lokal hauek itxi egingo dira, oraingoz, 2020ko martxoaren 29ra arte (erabaki berrien zain):
- Udalaren arreta bulegoak
- Kirol instalazioak
- Futbol zelaiak eta Pinudiko kirol gunea
- Kultur Etxea
- Gizarte Zerbitzua
- Erretiratuen elkartea
- Udaltzaingoaren Arreta Bulegoa
- Igerilekuen eraikin soziala
- Udalaren lokalak: Santa Cruz 31, San Isidro 2, San Andres 8, Zabalgaina 3, K1 eta Musika Bandaren egoitza.
- Udal Gaztetxea
- Ludoteka
- Haur-parkeak [PREZINTATUAK]
- Musika Eskola
- Paquita Ansa Haur Eskola
Jardueren etenaldia
Zizur Nagusiko udal lokaletako eta aire zabaleko jarduera guztiak bertan behera utzi dira..
Udalarekiko harremanak
Udalak ohiko ordutegiarekin telelana egingo du, edozein izapide posta elektronikoz eta egoitza elektronikoz osatu ahal izango da, inola ere ez aurrez aurre. Telefonoz Gizarte Zerbitzuek (astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara) eta Udaltzaingoak (24 orduz) artatuko dute.
- Udala: ayuntamiento@zizurmayor.es
- Kirola: deportes.kirolak@zizurnagusia.eus
- Ogasuna: hacienda.ogasuna@zizurnagusia.eus
- Kultura: kultura@zizurnagusia.eus
- Musika Eskola: musika@zizurnagusia.eus
- Gizarte Zerbitzuak: 948 18 26 63 / ssb.gizartezerbitzuak@zizurnagusia.eus
- Polizia Munizipala: 948 28 12 50
- Egoitza Elektronikoa: https://sedeelectronica.zizurmayor.es/tramitacion-electronica/
Gomendioak
Arreta-telefonoa ez da 112, 948 290 290 baizik, arduraz dei ezazu, linea libre aurkitu behar duen jendea dago eta.
Instalazio, ikastetxe, unibertsitate… horiek ixtea etxean geratzeko da, birusa zabaldu ez dadin. Mesedez, gomendio hauei jaramon egin behar diegu, kontzientziatzeko kanpaina txiki bat prestatu dugu, zure eraikinean, establezimenduan, enpresan, bajeran… inprimatu eta itsatsi dezakezu. Deskargatu Etxean Geratu Kanpaina
Laguntza
Arrisku talde batean zaude, mugikortasun murriztua duzu, pertsonarik duzu zure gain… Udalak lagunduko zaitu. Esate baterako, erosketarekin. Harremanetan jarri Gizarte Zerbitzuekin 948 18 26 63 telefonora deituz edota ssb.gizartezerbitzuak@zizurnagusia.eus korreora idatziz astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara.
Beste baliabide batzuk
- Koronabirusa Nafarroako Gobernua: https://coronavirus.navarra.es/
- Koronabirusa Osasun Ministerioa: https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/situacionActual.htm