2024ko otsailak 16
Kirolean LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako diskriminazioaren kontrako kanpaina berria aurkeztu dugu

Zizur Nagusiko Udalak Kirolak diskriminazioari irabazten dio kanpaina aurkeztu du ostiral honetan. Udalak kanpaina hau otsailaren 19an abiaraztea erabaki du, Kirolean LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, eta, horrela, LGTBIQ+ fobia oro har eta kirolean bereziki gaitzesten du.
Kanpaina zeharka diseinatu da berdintasunaren eta aniztasunaren arloaren eta kirolaren arloaren artean. Kanpainaren garapena Hauda Comunicación aholkularitza-enpresaren esku egon da.
Sentsibilizazio-kanpainak bi olana ditu, herriko kirol-instalazioen kanpoaldean ikusgai egongo direnak, eta horiekin herritar guztiak gonbidatzen dira argazki bat hartzera, zabaldutako mezuari babesa emateko eta Udalaren kontu ofizialak aipatuz sare sozialetara igotzeko.
Prentsaurrekoan Piluka Garcia berdintasun eta aniztasun zinegotziak (Geroa Bai) eta Iñaki Ayerra kirol zinegotziak (Geroa Bai) parte hartu dute. Biek nabarmendu dute kirol-kluben parte-hartzea eta aldez aurretiko jarrera, “horrela gustua ematen du”, eta argi utzi dute hori norabide horretan ematen den lehen urratsa dela eta etorkizunean proiektu gehiago lantzea aurreikusten dutela. Bestalde, Piluka Ayerrak azpimarratu nahi izan du LGTBIQ+ terminoa osatzen duen hizki bakoitzaren atzean erabaki pertsonal eta indibiduala eta askatasun-ariketa bat ezkutatzen direla.
MEZUA
Kanpainak kartel bat du, eta, bertan, kirol-markagailu bat ikus dezakegu, 1 kirolerako eta 0 diskriminaziorako emaitzarekin. Mezu argi batean, diskriminazioa alde batera uzteko eta kirolak eta haren balioek irabaz dezaten bultzatzeko gonbita egiten da.
Bideoan, Zizurko hainbat kirol-klub ikus ditzakegu, baita herriko kirol-jardueretako langileak ere, kameraz hizketan eta beren kirol-diziplinetako ohiko jarduerak egiten. Protagonista hauek mezu bat bidali nahi diete Zizurreko pertsona guztiei eta bereziki LGTBIQ+ pertsonei kirola egitera gonbidatzeko, “pertsona guztiak ongi etorriak izan daitezen”.
PARTE HARTU DUTEN KLUBAK
Atletismoa.
Saskibaloia.
Eskubaloia.
Futbola.
Igeriketa.
Pilota.
Taekwondo.
