Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko otsailak 13

Kirolalde Pasealekuan objetu zorrotzak dituen txakur-janaria aurkitu dute

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die, atzo, Kirolalde Pasealekuan, torloju eta iltzeekin nahastutako txakur janaria aurkitu zutela.

Udaltzainak abisua jaso eta bertaratu egin ziren, ingurua miatu eta ez zuten janari gehiago aurkitu. Hala ere inguruaren zaintza mantenduko da, animali zein oinezkoentzat edozein arrisku saihesteko.

Zizur Nagusiko Udalak herritarrei, bereziki txakurren jabeei, arreta handiz ibiltzeko eskatzen die eta antzeko egoera bat aurkituz gero, honako protokoloa jarraitzeko gomendatzen du:

  • Eremua babestu, inongo animalik janaria irents ez dezan.
  • Udaltzaingoari deitu: 609 48 71 18
  • Agenteak iritsi arte itxaron.

Udaletxetik herritarren lankidetza ezinbestekoa dela gogorarazi nahi dugu guztion segurtasuna bermatzeko. Informazio hau ahalik eta gehien zabaltzeko eskatzen dugu, eta antzeko susmorik edo aurkikuntzarik eginez gero, protokoloa berehala betetzea gomendatzen dugu.

Herritarren inplikazioa eskertzen dugu aldez aurretik, eta lanean jarraituko dugu Zizur Nagusiko espazio publikoen segurtasuna bermatzeko.

Volver arriba