Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko azaroak 11

Kirola bateragarri egiteko programa

Foto noticia

Familia hori:

Jardueraren lehen egunean esan genizuen bezala, gure esker ona ematen dizuegu diziplina anitzeko kirol-hastapenaren alde egin izanagatik. Ikuspegi teknikotik, badakigu ona dela haurren garapen motorrerako. Badakigu, halaber, zein zaila den antolatzea gure seme-alabak txikiak direnean eta, azkenean, haien jarduerei lehentasuna emateagatik familiako helduak bigarren mailan geratzen garenean. Horregatik, doako jarduera bat eskaini nahi dizuegu:

 

Spining Birtuala – Astelehena 16: 45etik 17: 45era edo Osteguna 16: 45etik 17: 45era.

Baldintzak: abonatua izatea eta haurra psikomotrizitatera edo kirol anitzetara joatea.

Familia bakoitzeko bi ordu eskaintzen dira, baina pertsona heldu bakoitzeko ordu bat, hala nahi izanez gero, bi gurasoek zaintzak eta jarduera fisikoa bateratu ahal izan ditzaten.
Izen-ematea posta elektronikoz eginen da, oac@zizurnagusia.eus helbidean edo 948181900 telefonoko 1 zenbakiko luzapenean  azaroaren 16a baino lehen.

SMS bidez jakinaraziko da hasiera-data.
Animatu parte hartzera!

Spining Conciliación

Volver arriba