Kirol merezimenduaren zilarrezko domina hiru zizurtarrentzat

Nafarroako Gobernuak kirol merezimenduaren zilarrezko domina eman dien hiru zizurtarrarrak, Pablo Unzue, Maite Marín eta Juan Cruz Izura, Zizur Nagusiko udaletxean hartu dituzte gaur arratsaldean Jon Gondán alkateak eta Iñaki Ayerra Kiroletako eta Jarduera Fisikoko zinegotziak.
Pablo Unzue Gorraizek (Leatxe, 1953-1-15) kirol merezimenduaren zilarrezko domina jaso du, eskolen eta Zizur Nagusiko Ardoi atletismo klubaren sustatzaile gisa egindako lanagatik, zuzendaritza batzordeetako kide izanik eta ekitaldi eta herri lasterketa ugari antolatuz.
Maite Marín García (Iruña, 1963-10-3), abiadura patinajearen munduarekin modu altruistan egindako ibilbide luzean zehar epaile gisa izandako loturagatik ere saritua, eta Nafarroako Patinaje Federazioarekin ekitaldi askotan lankidetza handia garatzeagatik.
Juan Cruz Izura Lizoain (Iruña, 1964-1-10), Wushu sustatzeagatik. Wushu titulazio nazionaleko lehen nafarra da, eta hiru hamarkada baino gehiago daramatza diziplina horretako eskolak ematen.