Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko urriak 14

Kirol kudeaketako hitzarmenari atxikitako langileen ordezkaritza sindikalak GREBA MUGAGABEA deitu du

Foto noticia

Kirol kudeaketako hitzarmenari atxikitako langileen ordezkaritza sindikalak (CCOO, ELA, LAB, UGT), GREBA MUGAGABEA deitu du, hitzarmenaren baldintzen aurka protesta egiteko; 2022ko urriaren 18tik aurrera.

Zizur Nagusiko instalazioetan eta kirol jardueretan eragina izan dezake, erabat edo partzialki. Zizur Nagusiko Udalak dagoeneko bere gain hartu zuen Zerbitzuak Alokatzeko Kontratuaren %6,6ko igoera, eta horren ondorioz, gure herriko instalazioetan lan egiten duten langileek aldarrikapenetako bat beteta dute, baina greba-deialdia sektore osoarentzat da, eta soldata-igoeraz gain beste baldintza batzuk negoziatzeko eskatu dute.

Zizur Nagusiko udal kirol programa eta instalazioetan ezin da greba horren irismena aurreikusi, baina JAKINARAZTEN DUGU, abonatuak jakinaren gainean egon daitezen.

Volver arriba