Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko otsailak 4

Kameren proiektua erretiratzea adostu da proiektuak gizartean sortu dituen desadostasunak entzun ostean

Foto noticia
  • Herritarren segurtasunerako zinegotziak proiektuaren aurkako sinadurak biltzeko ardura duen kolektiboari proiektua bertan behera utziko duela jakinarazi dio gaur hainbat udal talderekin akordio batera iritsi ondoren.
  • Udalak kamera zaharrak ordezkatuko ditu, berririk gehitu gabe.
Joan den ostegunean, Geroa Bai, EH Bildu, PSN eta atxiki gabeko zinegotziaren udal taldeek Zizur Nagusiko bideoseguritate kameren proiektua bertan behera uztea erabaki dute. Joan den urriko osoko bilkuran aurrekontuen aldatzea onartu ondoren, eta jarduerak gizartean sortu duen ezinegona ikusita, Udalak proiektua erretiratzea erabaki du, dagoeneko jarrita daudenak eta behar bezala funtzionatzen ez dutenak bakarrik ordezkatuz.
Jon Gondán (Geroa Bai) alkateak adierazi duenez, “Udaletik egiten ditugun proiektu guztiek Zizurko jendearen bizi kalitatea hobetzeko helburua dute. Kasu honetan, eta jendea entzun ostean, ikusi dugu proiektu honekin ez genuela helburu hori betetzen”; gaineratu du  “eskertu egiten diedala erretiratzea adostu dugun udal taldeei, uste dut daukagun erantzukizun publikoaren seinale dela, entzuteko eta horren arabera jokatzeko gai izanik”.

Bestalde, Andoni Serranok (Geroa Bai), Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, gogorarazi du “gure herrian jadanik jarrita zeuden kamerak ordezkatuko ditugula, eta Zizurko bizilagunen segurtasuna sendotzen jarraituko dugula, legegintzaldi hasieratik egiten ari garen moduan”.

Volver arriba