Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko urriak 16

Jose Ruiz Garrido, Zizur Nagusiko zinegotzi ohia zendu da

Foto noticia

José Ruiz Garrido (Logroño, 2024ko martxoaren 16a) zendu da gaur Iruñean, 73 urte zituela.

Maria Antonia Lararekin ezkonduta zegoen, bi seme-alaba zituen, Gustavo eta Monica eta lau biloba.

Ruiz 20 urtez izan zen zinegotzi, etenik gabeko azken hiru legegintzaldietan, 2011tik 2023ra arte. Lehenago, 2003-2007 legegintzaldian Zizurtar Udalbatzan egon zen, eta laurogeiko hamarkadan, Zendeako Udalean sozialistak ordezkatuz, Zizur Nagusia bertako kide zenean.

2004an, Zizur Nagusiko jaiak iragartzeko suziria jaurtitzeko ohorea izan zuen, eta 2022an, Zizur Nagusia udalerri independente gisa eratu zeneko hogeita hamargarren urteurrenean, Jon Gondan alkatearen eskutik, Zizur Nagusiko herriari eskainitako urteengatik errekonozimendua jaso zuen.

Zizur Nagusiko Udaletik, haren alargunari, seme-alabei, bilobei eta senitartekoei doluminak helarazi nahi dizkiegu eta eskerrak eman Udalean emandako urte guztiengatik.

Goian bego.

Volver arriba