Itsasoko sekretuak, familientzako ipuin kontaketa musikatua Erreniega IP-ko liburutegian

Datorren otsailaren 11an, Erreniega IP-ko liburutegiak 2022 edo 2023an jaiotako haurrak dituzten familiei zuzendutako proposamen bat hartatuko du: Itsasoko sekretuak izeneko ipuin kontaketaren bi saio, Ameli eta Xirrikituen Jostunek-en eskutik.
Saioak egun berean egingo dira, bi ordutegitan: 17:00etan eta 18:00etan. Bakoitzak 30 minutu inguruko iraupena izango du eta ikastetxeko liburutegian egingo dira.
Bi saioen artean, 17:30etatik 18:00etara, kafea eta pastak eskainiko dira bertaratzen diren familientzat. Gune hau topaketa informal bat izango da, ikastetxeari berari buruz, hizkuntzan murgiltzeko ereduaren funtzionamenduari buruz, eskolaz kanpoko jarduerei buruz edo beste edozein gai interesgarriri buruz hitz egiteko eta zalantzak argitzeko. Jardun honetan Nerea, Erreniega IPko zuzendaria, eta Alfredo, Udaleko euskara teknikaria egongo dira.
Izen-ematea derrigorrezkoa da eta Erreniega IP-ren bidez egin behar da, 948 63 35 40 telefonora deituz edo ipzizur@educacion.navarra.es helbidera idatziz, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 16:30era eta ostiraletan 9:00etatik 15:30era. Izena emateko honako hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak, jaiotze-urtea, aukeratutako saioa (17:00 edo 18:00) eta tarteko kafera agertuko zaren ala ez.
Jarduerak familiei ikastetxeko hezkuntza proiektua giro lasaian hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi die, literatura eta musika uztartuz. Kontsultatu hemen informazio guztia.
