2025eko abuztuak 11
Ipar martxako doako tailerra Zizurren, emakumeei zuzendua

Udalak, Nafarroako Kirolaren Institutuarekin elkarlanean, “Kirola eta Emakumea” izeneko ipar martxako tailerra antolatu du.
Jarduera abuztuaren 25ean izango da, 09:30etik 11:30era, kirol instalazio nagusietan.
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da, abuztuaren 11tik 22ra, kirol instalazioetan bertan, eta gehienez 20 pertsona onartuko dira (gutxienez 10).
Kirolaren bidez emakumeen ongizatea, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko aukera ederra da honakoa.
