2025eko otsailak 26
Inauterietako txistorrada bueltan!

Datorren martxoaren 3an, astelehena, 19:00etan, bueltan da Zizur Nagusiko inauterietako hitzordu kutunetako bat: txistorrada!
Iazko geldialdiaren ostean, 2025ean berriro elkartuko gara Kontzeju Zaharrean (San Andrés kalea 8), festa giro bikainaz eta, noski, txistor goxoaz gozatzeko.
Zizur Nagusiko Udaletik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu ospakizun honetan parte hartzera, momentu berezi hau partekatzera eta gure tradizioak bizirik mantentzen jarraitzera.
Ez huts egin! Martxoaren 3an elkartuko gara inauteriak merezi duten bezala ospatzeko.