2022ko apirilak 29
Greba eta gutxieneko zerbitzuak Paquita Ansa Haur Eskolan

Jakinarazi nahi da Haur Eskolen Plataformak greba deitu duela 2022ko maiatzaren 2rako, 7:00etatik aurrera, iraupen mugagabearekin, eta Zizur Nagusiko Paquita Ansa Haur Eskolak greba horrekin bat egingo duela.
Zerbitzua ezin da erabat geldiarazi, herritarrei kalte konponezina eragingo litzaiekeelako, eta, beraz, Udalak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.