2022ko urtarrilak 21
Rokodromoaren erabilera librerako ordutegi eta prezioak

Otsailaren 1etik aurrera, federatutako pertsonek rokodromoaren erabilera libreaz gozatzeko aukera izango dute.
Ordutegiak honakoak izango dira:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 21:30etara
- Ostiraletan: 8:30etatik 13:30etara eta 19:00etatik 21:30etara
- Larunbatetan: 10:30etatik 14:00etara
- Igande eta jai egunetan: Itxita
- Uztaileko hilabetean: Itxita
Eta federazio lizentzia indarrean duten abonantuentzako rokodormoaren erabilera libreagatiko prezio publikoak honakoak izango dira:
- 16 urtetik beherakoentzako sarrera: 3€
- 16 urtetik gorakoentzako sarrera: 5€
- 16 urtetik beherakoentzako hilabeteko bonua: 6€
- 16 urtetik gorakoentzako hilabeteko bonua: 8€