Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko otsailak 19

Hitzaldi feminista Zizur Nagusian: Historia vs Mitologia

Foto noticia

Otsailaren 26an, 18:00etan, Zizur Nagusiko Kultur Etxeko Mindegi aretoan BerHezik antolatutako hitzaldi feminista egingo da. “Historia vs Mitologia” izenburupean, historiak eta mitologiak genero-rolen eraikuntzan izan duten papera aztertuko da.

Hitzaldian hainbat galdera jorratuko dira: Emakumeak nola irudikatu dira kontakizun historiko eta mitologikoetan? Zer eragin dute irudi horiek gaur egungo gizartean? Solasaldi honetan, kontakizun horiek iruditeria kolektiboan duten pisuaz eta genero-perzepzioan izan duten eraginaz hausnartuko da.

Volver arriba