Ayuntamiento de Zizur Mayor

2021eko apirilak 19

Hilerriko lanak eta mozketak NA-6053 errepidean

Foto noticia

Gaurkoan, apirilaren 19an, hasiko dira udal hilerriko sarbidea hobetzeko lanak, bai eta nitxoen 2. taldea eraisteko lanak ere, horma berri bat jartzeko kanposantuaren itxitura gisa.

Horma berri horrek bazterbide handiagoa izango du NA-6053 errepidean, Zizur Nagusia eta Zizur Txikia pinudi aldetik lotzen dituena.

Obra horrek errepidea tarteka moztea eragin dezake.

Obraren etorkizuneko fase batean, oinezkoentzako konexioa hobetuko da hilerriaren alboko atearen eta Zizurrertea zeharbideko punturik gorenean amaitzen den espaloiaren artean, baita kolunbario-multzo berri bat jartzea ere, errautsak eta hondakinak hartzeko. Eskaera hori handituz joan da azken urteotan.

Volver arriba