Ayuntamiento de Zizur Mayor

2025eko urriak 29

Heroinas de Cine Zineforuma Holly Spider filmarekin Kultur Etxean

Foto noticia

Datorren asteazkenean, azaroaren 6an, 19:00etan, Zizur Nagusiko Kultur Etxean “Heroinas de Cine” zikloaren beste saio bat egingo da, María Castejón historialariak, kritikari zinematografikoak eta generoan eta ikus entzunezko antzezpenetan adituak koordinatuta.

Oraingoan, “Araña Sagrada” filma proiektatuko da (Holly Spider, Ali Abbasi, Danimarka, 2022). Istorio bizia da, gertakari errealetan inspiratua, eta Mashhad hiri santuan emakumeen hilketa batzuk ikertzen dituen kazetari iraniar baten irudia aztertzen du. Zintak egiturazko indarkeriari, justiziari eta emakumeek sistema patriarkalaren aurrean duten zereginari buruzko hausnarketa sakona eskaintzen du.

Proiekzioaren ondoren, María Castejóonek jendeari irekitako mahai-ingurua bideratuko du filma ikuspegi feministatik aztertzeko, emakumeak zinemaren eta pentsamendu kritikoaren protagonista gisa ikusarazi eta aldarrikatu nahi dituen ziklo horren barruan. Sarrera librea da, edukiera bete arte.

Volver arriba