Ayuntamiento de Zizur Mayor

2015eko urriak 2

HAURRENDAKO KIROL JARDUERAK, BATERAKO HEZKUNTZA IKUSPEGIA DUTENAK

Rueda prensa 3

“Haurrendako kirol jarduerak, baterako hezkuntza ikuspegia dutenak”

Zizur Nagusiko Udalak, prentsaurrekoan, ondoko proiektu hau aurkeztu du: “Haurrendako kirol jarduerak, baterako hezkuntza ikuspegia dutenak”.

Prentsaurrekoan, Jon Gondan Zizur Nagusiko alkateak azpimarratu du Udalaren konpromisoa dela kirolaren sustapenean lan egitea eta askotariko jarduerak eskaintzea. Orobat, heziketa balioak eraikitzen segitzea, dauden bereizkeriak ezabatzea eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.

Rubén Goñi Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendariak nabarmendu du Institutuak ere berdintasunaren arloan lan egiteko asmoa duela. Une honetan Berdintasunaren eta Hezkuntzaren erakundeekin elkarlanean abiatuko duten planerako prozedura hezurmamitzen ari dira. Zizur Nagusiko Udalari eskertu dio ekimen honetako partaide egin izana.

Piluka Guillén kirol teknikariak zein Josune Irigoien berdintasunerako teknikariak azpimarratu dute proiektu aitzindari horren garrantzia. Bertan lehentasuna izanen dute irakaskuntza ez zuzentzaileak, jokoak tresna gisa erabilita, eta sormena eta aurkikuntza sustatzeak, zailtasun geroz eta handiagoa izanik. “Jarduera bakoitza behatoki txikia bihurtuko da eta hartan inklusio hizkuntzaren erabileran eta estereotipoen onarpenean izandako bilakaera atzematen ahalko da, eta, hortaz, unean-unean bidezkotzat jotzen diren aldaketak sartuko dira”, aipatu dute.

Volver arriba