Ayuntamiento de Zizur Mayor

2024ko apirilak 12

Haur eta gazte literaturan aditua den Villar Arellanoren eskutik “Leer en casa un placer para compartir” hitzaldia

Foto noticia
Datorren astean, haur eta gazte literaturan aditua den Villar Arellanoren eskutik “Leer en casa un placer para compartir” hitzaldi interesgarrira gonbidatzen zaituztegu. Ikasteko tresna garrantzitsua izateaz gain, irakurketa zaletasun osasungarria ere izan daiteke, lantzen baldin badakigu. Horrela, kirola egiteko, eraikuntzak egiteko edo txangoak egiteko denbora gordetzen dugun bezala, irakurtzea ere aisialdirako aukera ona izan daiteke familian gozatzeko. Hitzaldi honetan liburu-mota ugariez eta horien inguruan haztearen balioaz hitz egingo dugu, liburu horiek partekatzeko eta irakurketari lotutako eguneroko errutinak sortzeko modu desberdinak aztertuko ditugu, eta liburuen artean teknika eta plazerra nola indartu daitezkeen ikusiko dugu.
ㅤㅤ
Irakurketa-esperientziari buruz hitz egiteko topaketa, emozio bizipen gisa, arrastoa uzteko eta etorkizunerako bideak irudikatzeko gai dena.
ㅤㅤ
Apirilak 17, asteazkena, 18:00etan, Liburutegian.
Izena eman 948-28-66-29an edo Liburutegian.
Volver arriba