Gazteentzako Komiki tailerra euskaraz abuztu honetan Zizur Nagusian

Aeiozu elkartearen eskutik eta Zizur Nagusiko Udalaren laguntzarekin, datorren abuztuaren 19tik aurrera gaztetxoentzako euskarazko komiki tailerra antolatu da. Tailer honen helburua sormena, teknologia, euskara eta belaunaldien arteko memoria uztartzea da. 9 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak komikiaren hizkuntzari eta tresna digitalen erabilerari buruz ikasteko aukera emango die parte hartzaileei, aitona-amonek transmititutako istorioak, ipuinak eta pasadizoak komiki formatuan jaso eta irudikatzen dituzten bitartean.
Jarduera honen bidez, gazteen adierazpen artistiko eta linguistikoa sustatu nahi da, baita tokiko memoria eta kultura berreskuratu eta ikusarazi ere, tailerrean euskararen erabilera bultzatuz.
Tailerraren ezaugarriak:
- Saioak: Abuztuak 19, 21, 26, 28 eta irailak 2.
- Ordutegia: 10:00etatik 13:30era.
- Lekua: Kultur Etxea.
- Adina: 9-12 urte.
- Doan.
- Izen ematea: Formularioa
- Informazio gehiago: 623 286 658 telefonoan eta aeiozu.asociacion@gmail.com.
