2025eko irailak 15
Gazteentzako doako aholkularitza Zizur Nagusian

Zizur Nagusiko Udalak, Emaize eta Itsaso Bakedano elkarteekin elkarlanean, gazteei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan, doan eta konfidentzialtasun osoz.
Ostegunero, 16:30etatik 18:30era, Gaztetxean, gazteek osasun emozionalari, sexu hezkuntzari, berdintasunari eta garapen pertsonalari buruzko orientazioa jasotzeko aukera izango dute.
Ekimen honen helburua gazteei leku segurua eta gertukoa eskaintzea da, zalantzak argitzeko eta behar denean laguntza jasotzeko.
Informazio gehiago: Gaztetxea (Zizur Nagusia), 948 18 49 68 / 680 78 22 83 telefonoetan edo gaztetxe@zizurmayor.es helbidean.
