Zizur Nagusiko Udala

2020eko martxoak 23

Gaur gauean kaleak desinfektatuko ditugu

Foto noticia

Gaur goizean bildu da Koordinazio Batzordea, eta hainbat neurri hartu dira eremu publikoa garbitu eta desinfektatzeko, oro har, eta modu zehatzagoan, gehien erabiltzen diren lekuak, hala nola farmaziak, osasun-zentroak, elikadura-dendak eta abar.

Martxoaren 23tik 24ra bitarteko gauean, Udalak sodio hipokloritoarekin desinfektatuko du herria, traktore bat erabiliz, eta hain irisgarriak ez diren eremuetan, produktu bera duten motxila banatzaileekin. Ekintza hori Osasun Ministerioaren jarraibideen arabera egingo da.

Bihartik aurrera (martxoaren 24a) eta egunero, alarma-egoera amaitu arte, Udaleko obra eta lorategi taldeak jende asko ibiltzen diren tokiak desinfektatuko ditu. Udal langileek eremu publikoa garbitzeaz arduratzen den enpresari lagunduko diote, Zizurko herritarren segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.

Udalak gogorarazi nahi du etxean gelditu eta behar-beharrezkoa denean bakarrik atera behar dela.

 

Volver arriba