Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko urtarrilak 20

Pasaportearen kanpainako irabazleak

Foto noticia

Aurtengo Gabonetan dendetan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko IV. pasaporte-kanpaina egin da.

Kanpaina 2022ko azaroaren 21ean hasi zen, astelehena, eta 2023ko urtarrilaren 7an amaitu.

Aurreko urteetan bezala, kanpainaren helburua pasaportean 9 zigilu lortzea zen (gutxienez bat sektore bakoitzean), parte hartzen zuten establezimenduetan erosketa/zerbitzu bakoitzean lortutako zigiluak.

Aurten 56 establezimenduk hartu dute parte eta 220 pasaporte oso entregatu dira.

Pasaporteak osatu eta Udaletxean entregatu ondoren, 2023ko urtarrilaren 13an 300 €-ko 3 erosketa-baleren zozketa egin zen, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak/zerbitzuak egiteko. Irabazleek martxoaren 15a arte dute saria saltokietan trukatzeko.

Irabazleak honakoak izan dira:

  • Janet Neill Sasiela,
  • Ana Mª Martinez Beisti,
  • Marisa Balda Mariezkurrena

Urtarrilaren 17an, asteartean, Zizur Nagusiko Udalera joan ziren irabazleak, alkatearekin batera argazkia egitera.

Volver arriba