Festetarako kamisetak eros ditzakezu jada

Udalak diseinu gorriko kamiseta zuria janztera animatzen ditu herritarrak, herriko nortasuna eta harrotasuna adierazteko.
Zizur Nagusiko festak abzutuaren 26tik 30era ospatuko dira, eta aurten, iaz bezala, festetek kamiseta ofiziala edukiko dute, Udalaren proposamena hainbeste espero diren egun horietan batasun sentimendua sustatzeko.
Kamiseta zuria da, gorriz du diseinua, eta bizkarrean udalerriaren izena erakusten du, «31180» posta-kodearekin batera, eta bularrean, berriz, Zizur Nagusiko armarri ofiziala. Tokiko komunitate, ospakizun eta harrotasunaren ageriko sinboloa izateko diseinatutako jantzia.
Kamisetak eskuragarri daude XS, S, M, L eta XL tailetan, 6 euroko prezioan. Udaletxean bertan eros daitezke, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara eta txartelarekin edo eskudirutan ordaindu daitezke. Stocka amaitu arte salduko dira, beraz lehenbailehen joatea gomendatzen da, hura gabe ez geratzeko.
Udalak dei egiten die herritar guztiei jaietan kamiseta janzteko eta, horrela, festa giro bateratu eta parte hartzailea sortzeko.
Ekimen honekin, Zizur Nagusia alaitasunez, kolorez eta partaidetzaz beteriko jaiak bizitzeko prestatzen ari da, non keinu bakoitzak auzokideen arteko loturak indartzeko balio duen.