Zizur Nagusiko Udalak aurrekontu partehartzaileetako proiektuen bozketa hasi du

Zizur Nagusia Aurrekontu Partehartzaileetan estreinatu da, 30.000 euro-ko partida batekin, herritarrek zein proiektutarako diren aukera dezaten. Ekainetik aurrera, proposamenak ikusgai daude Udalaren web orrian (www.zizurmayor.es), eta udal-eraikuntzetan aurki daitekeen dossier batean, pertsona guztiek informazioa eskuratu eta proposamen finalistak ikusi ahal izateko. Nafarroako hainbat udalek jasandako eraso zibernetikoaren ondorioz, ezin izan zen bozketa garaiz egin.
Bozketa abuztuaren 22tik irailaren 2ra bitartean eginen da, Udalaren webgunean, eta irailaren 7an eta 8an, Udaletxean bertan. Bozketan 16 urtetik goitiko erroldatuek bozkatu dezakete.
Bozketa-fasera pasatzea lortu duten proposamenak hauek dira: eguzki-panelak udal-eraikinetan, bi petanka-pista Idoia parkean, tirolina bat jartzea Zizur urbanizazioan; zentzumenen parkea sortzea baltsaren eta pinudiaren inguruan, eta parke inklusiboa sortzea mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Azkenik, boto gehien dituen proposamena gauzatuko da.