2018ko irailak 26
EUSKARALDIAN izena eman duzu. Eta orain zer?

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra aukeratu duzun rola (ahobizi edo belarriprest) praktikan jarri beharko duzu. Horretarako, eta jendeak zure rola identifika dezan txapa bat eramango duzu soinean.
Jaso zure txapa azaroaren 5etik 23ra hemen:
- Udaleko Euskara Zerbitzuan 08:30-14:30
- Erreniega I.P. (Idazkaritzan) 09:00-17:00
- Zizur Nagusiko Institutuan (Ikasketa burutzan) 08:00-15:00
- Kultur Etxe inguruan (ostiraletan) 19:00-20:00
Oraindik ez baduzu izena eman edo ez dakizu zer den Euskaraldia, sartu hemen.