Zizur Nagusiko Udala

2020eko apirilak 24

Euskaraldia

Foto noticia

Etxealditik Euskaraldira! proposamenaren nahia da etxealdi egoera udazkeneko Euskaraldia prestatzeko entrenamendu gisa baliatzea.

Beraz, maiatzaren 3ra arte, etxealdia beroketa-ariketak egiteko eta jokaldiak entseatzeko baliatuko dugu, entrenamenduetan egiten den bezalaxe. Gero azaroaren 20tik abenduaren 4ra jokatuko dugun partidara sasoi betean heltzeko, eta partida hori konfiantzaz eta segurtasun handiagorekin jokatu ahal izateko.

Egunez eguneko proposamenak jarraitzeko bideak:

#etxealditikeuskaraldira

Etxealdian prestatu eta Euskaraldian jokatu!

 

📢 #EtxealditikEuskaraldira hastera doa!!!

Baina…🤔
✔ Zer da, zehazki?
✔ Nori dago zuzendua?
✔ Zer egin behar dugu?
✔ Nola parte har dezakegu?

Galdera horien eta gehiagoren erantzuna ezagutu nahi?! Hemen dituzu Kike Amonarrizen  eta Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren azalpenak!

#Eukaraldia
#Euskara
#GehiagoGehiagorekinGehiagotan

 

https://www.youtube.com/watch?v=9aDKT9Q2tzM&feature=youtu.be

Volver arriba