Euskaraldia

EUSKARALDIA ZIZURREN
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte gauzatuko da Euskaraldia bigarren edizioa. Aurten berriz ere, 15 egunez, elkarrekin, hizkuntza ohituretan eragitera goaz euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko asmoz.
Edizio honetan pauso berriak emango ditugu eta norbanakoek ez ezik, entitateek hartuko dute parte ere.
Nola egingo da?
Egitasmoan parte hartzeko 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute bi modu ezberdinetan; aho bizi edo belarri prest rola aukeratuz.
Aho bizi. 15 egun horietan euskaraz ulertzen duten horiei euskaraz hitz egingo diet eta ezezagunei, lehenengo hitza gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarri Prest. Euskara ulertzen du eta ahal duenean euskarari helduko dio.
Eta entitateak?
Esan bezala, edizio honetan norbanakoen esparrutik, taldeetara ere egingo da salto eta entitateek parte hartu ahal izango dute hauek eremu antolatu eta finkoak diren heinean. Edozein motatako entitatek hartu dezake parte, erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol taldeek, etab.; tokian tokikoek, eskualde mailakoek, lurralde batekoek zein Euskal Herri osokoek. Hauek ariguneak sortuko edo babestuko dituzte. Bi motatakoak izan daitezke;
Barne-ariguneak: ohiko funtzionamendurako taldeak dira (sailak, zerbitzuak, kirol-taldeak, lan-taldeak, asanbladak…) eta bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, kideen % 80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest dago.
Kanpo-ariguneak: entitatean herritarrekiko harreman espazioetan (harreran, telefonoan, kutxetan, barran…) dauden pertsonek herritarrekin osatutako arigunea da. Espazio horietan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarraren hizkuntza aukera bermatzeko. Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan. Horietako batzuk ariguneetan egongo dira eta beste batzuk ez.
Horregatik guztiagatik, bada Zizurren hizkuntza ohiturak aldatzeko prest dagoen taldea, hilabete hauetan zehar lanean ibili dena eta ibiliko dena. Euskaraldia antolatzen dabilen batzordearekin kontaktuan jarri nahi bazara idatzi honako korreora; zizurnagusianeuskaraz@gmail.com