2022ko urtarrilak 24
Etxepare sariaren 2022ko edizioa martxan da
2022ko Etxepare Sariaren edizio berria martxan da. Nafarroako Toki Entitateetako Euskara Zerbitzuek, tartean Zizur Nagusikoak, antolatzen duten sariketa honen helburua, haurrentzako ilustrazio albumak sortzea da. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Sari gisa, 5.000 euro jasoko ditu irabazleak eta lana, Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.
Oinarriak eta informazio gehiago: https://bit.ly/3GZRaeQ