2021eko ekainak 17
Etxepare saria eman diote Zizur Nagusian Amaia Egidazuri, DOROTEA albumagatik
Aurten ere Zizur Nagusiko Udalak Etxepare saria antolatu du, euskara sailaren bidez, Nafarroako beste 21 toki entitaterekin batera.
Aurten, Zizur Nagusiko Udalak eman dio saria Amaia Egidazu DOROTEA albumaren egileari. Osotara, 30 lan aurkeztu dira.
Epaimahaia Leire Salaberriak (ilustratzailea), Idoia Sobrinok (liburuzaina) eta Patxi Zubizarretak (idazlea) osatu dute, eta DOROTEA lana aukeratu dute 5.000 euroko saria jasotzeko, egile-eskubideen aurrerapen gisa. Lana Pamiela argitaletxe nafarrak argitaratuko du, euskaraz, 2021eko udazkenean.
Zorionak Etxepare sarien 2021. edizio honetan era batera edo bestera parte hartu duten guztiei!