2023ko otsailak 28
PAQUITA ANSA HAUR ESKOLA – ONARPEN-PROZESUA

ONARPEN-PROZESUA – 2023-2024 IKASTURTEAN
Eskabideak aurkeztea: 2023ko martxoaren 6tik 17ra
Onartuen behin-behineko zerrenda eta itxarote-zerrenda argitaratzea: 2023ko maiatzaren 9a
Erreklamazioak aurkeztea: 2023ko maiatzaren 9tik 12ra
Behin betiko zerrenda argitaratzea: 2023ko maiatzaren 18a
Matrikula gauzatzea: 2023ko maiatzaren 18tik 25era
Informazio orria – Onarpen-prozesua
Onarpen-prozesua: 2023ko martxoaren 6tik 17ra
- Onarpen eskaera Zizur Nagusiko Udalaren web orriaren bidez egingo da 2023ko martxoaren 6tik 17ra.
- Onarpen-prozesurako eskatzen diren agirien fotokopiak, Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Emakume plaza 2, behea) aurkeztu beharko dira.
- Onarpen-eskaera egitean, zenbaki bat esleituko zaio, eta zenbaki hori adierazi beharko diguzu dokumentazioa entregatzen duzunean.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ohiko funtzionamendua errazteko eta onarpen-prozesuaren azken egunetan pertsona gehiegi egotea saihesteko, eskaera egitea eta dokumentazioa ahalik eta lasterren entregatzea eskatzen dizuegu.
Onarpen-eskaerek eta eskatutako dokumentazioak, adierazitako epetik kanpo egiten edo entregatzen badira, eskabidea ez onartzea eragingo dute.