Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko otsailak 28

PAQUITA ANSA HAUR ESKOLA – ONARPEN-PROZESUA

Foto noticia

ONARPEN-PROZESUA – 2023-2024 IKASTURTEAN

Eskabideak aurkeztea: 2023ko martxoaren 6tik 17ra

Onartuen behin-behineko zerrenda eta itxarote-zerrenda argitaratzea: 2023ko maiatzaren 9a

Erreklamazioak aurkeztea: 2023ko maiatzaren 9tik 12ra

Behin betiko zerrenda argitaratzea: 2023ko maiatzaren 18a

Matrikula gauzatzea: 2023ko maiatzaren 18tik 25era

 

Informazio orria – Onarpen-prozesua

Eszedentzia-adierazpena

 

Onarpen-prozesua: 2023ko martxoaren 6tik 17ra

  • Onarpen eskaera Zizur Nagusiko Udalaren web orriaren bidez egingo da 2023ko martxoaren 6tik 17ra.
  • Onarpen-prozesurako eskatzen diren agirien fotokopiak, Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Emakume plaza 2, behea) aurkeztu beharko dira.
    • Onarpen-eskaera egitean, zenbaki bat esleituko zaio, eta zenbaki hori adierazi beharko diguzu dokumentazioa entregatzen duzunean.
    • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren ohiko funtzionamendua errazteko eta onarpen-prozesuaren azken egunetan pertsona gehiegi egotea saihesteko, eskaera egitea eta dokumentazioa ahalik eta lasterren entregatzea eskatzen dizuegu.

 

Onarpen-eskaerek eta eskatutako dokumentazioak, adierazitako epetik kanpo egiten edo entregatzen badira, eskabidea ez onartzea eragingo dute.

Volver arriba