Zizur Nagusiko Gobernu Taldeak atezain lanpostuetarako deialdian euskararen nahitaezkotasunarekin zer gertatu den argitu du
- Udalak konpromisoa hartzen du beste deialdi bat egiteko, oposizio-lehiaketa bidez, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu ahal izateko atezain lanpostuetarako.
- Udalak, halaber,Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako errekurtsoa kenduko du.
Zizur Nagusiko Udalak, atezain lanpostuetan ordezkapenak egiteko etengabeko beharra ikusita, aldi baterako kontratazioetarako oposiziorako deia egitea erabaki zuen, behar hori betetzeko.
Alde batetik, euskarazko derrigortasuna zuten lanpostuetarako lehenengo zerrenda atera zen, eta bertan nahitaezkoa zen euskaraz jakitea (B2) eta, bestetik, derrigortasunik gabeko bigarren zerrenda. Lanpostu horiek lortzeko, Udalak oposizio-sistema aukeratu zuen, azkarragoa zelako. Horrela, ez litzateke inolako merezimendurik onartuko, hau da, ezin izango litzateke baloratu euskararen ezagutza, hori oposizio-lehiaketaren sisteman baino ez baita gertatzen.
Egoera horretan, errekurtso bat jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegian, deialdi horretan euskara baloratzeko eskatuz. Epaimahaiak arrazoia eman zion errekurtsogileari euskarazko merezimenduak ez baloratzeagatik, Zizur Nagusiko Udalaren Euskara Ordenantzan oinarrituta, eta ez zuen baloratu, lehen aipatu den bezala, deialdiko sistema oposiziokoa zela eta ezin zela merezimendurik baloratu.
Udalak erakunde barruko zein kanpoko talde juridikoari kontsulta egin zion, eta biek ondorioztatu zuten Auzitegiak ez duela kontuan hartu deialdia egiteko erabili zen sistema.
Horren ondorioz, Udalak ebazpen hori administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurritzen du. Bi gai horiek garrantzitsuak direnez, hizkuntza eskubidea eta ikastetxeei zerbitzu hau eskaintzea, gobernu taldeak erabaki du, ahalik eta lasterren, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi berri bat onestea, euskarazko merezimenduak baloratzeko.
Prozesua amaitu baino lehen, Geroa Baik eta EH Bilduk, konpromisoa hartu dute Nafarroako Administrazio Auzitegian errekurtsoa kentzeko eta honen ebazpena onartzeko, ikasturte hasiera bezalako une konplexuan ordezkapenen hornidura eta hizkuntza-eskubidea bermatuz.