Ayuntamiento de Zizur Mayor

2023ko abuztuak 16

Zizur Nagusiko Udalak behin betiko konponbideak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari astearte honetan A-15 eta A-12 errepideen arteko bidegurutzean izandako harrapaketaren aurrean.

Foto noticia

Zizur Nagusiko Udalak doluminak helarazi nahi dizkio biktimaren familiari eta sentiberatasun osoa adierazi nahi du gertaera tragiko honen aurrean.

Udaleko kideen eta herriko bizilagunen izenean, doluminak ematen dizkiegu istripuak eragindako mina pairatu duen pertsona orori. Izan ere, txirrindulari bat hil da auto batek harrapatuta, A-15 eta A-12 errepideen arteko bidegurutzean, Zizur Nagusian.

Era berean, Iruñeko eta Zizur Nagusiko bidegurutzean oinezkoen eta bizikleten joan-etorri segurua ziurtatzea ahalbidetuko duen behin betiko konponbidea eskatu dio berriro Udalak Nafarroako Gobernuari, horrelako istripuak berriro gerta ez daitezen. Gogorarazi du, halaber, ez dela semaforo-korapiloan harrapaketa bat gertatzen den lehen aldia, eta Nafarroako Gobernuak azpiegituraren segurtasuna egokitzeko lanak berraztertu eta berrartu behar dituela, behin betiko konponbidea bilatuz, eta ez soilik unean uneko hobekuntzak, azken urteetan Udalak askotan eskatu izan dion bezala.

Volver arriba