Zizur Nagusiko Udalak partaidetza prozesu bati ekin dio kultur etxe berriaren beharrak zehazteko.

Zizur Nagusiko Udalak, Kultura eta Euskara Arloaren bitartez, partaidetza prozesu bat jarri du abian kultur arloko elkarte eta talde soziokulturalek eta herritarrek dituzten beharrak ezagutzeko, Kultur Etxe berriaren proiektua prestatu eta udalerriko kultur ekipamenduen mapa eta haren erabilerak berrantolatzeko asmoz.
Udalak hainbat bide irekiko ditu botoa emateko. Lehenik eta behin, herritarrei kontsulta egingo zaie beren kultura ohiturak ezagutzeko eta ekipamenduak erabiltzeko. Abuztuaren 21arte izango da onlinen parte hartzeko epea, ondoren, paperezko galdetegi batzuk jarriko dira Zizurko hainbat tokitan: Udaletxean, Kultur Etxean, Gateriaren Etxean, kiroldegian eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan. Gainera, talde eta elkarte soziokulturalei kontsulta egingo zaie, haien beharrak ezagutzeko eta kultur ekipamenduak nola erabiltzen dituzten jakiteko. Azkenik, talde, ekarte eta herritar orori irekitako parte-harte saioa izango da, kontsultan lortutako ideiak, proposamenak, balorazioak eta ikaskuntzak sakondu eta partekatzeko.
Herritarei eta taldeei/elkarteei abultaren 21etik irailaren 24ra bitartean egingo zaie kontsulta. Parte hartzeko saio presentziala, urriaren 4an 19:00etan kultur etxean izango da, eta azkenik, emaitzak azaroaren 8a, asteazkena, aurketzuko dira.