Zizur Nagusiko Udalak ibilgailuen sarbidea mugatuko du Argako Ibai Parkean
Datozen asteetan, Zizur Nagusiko Udalak Argaren Ibai Parkerako sarbidea mugatuko duten seinaleak jarriko ditu sarbideetatik.
Zizur Nagusiko Alde Zaharretik pistara sartzea, Barañaingo Mercadona supermerkatuaren aurreko pistara sartzea eta Harinas Urdánoz ondoan A15era sartzeko arrapala debekatuko duten hiru seinale jarriko dira. Iruñerriko Mankomunitateko Ibai Parkearen Erabilera arautzen duen Ordenantzan jasota dagoenez, behar-beharrezkoak diren ibilgailuetara mugatuko da sarbidea. Horretarako, Udalak baimenak eman dizkie bertan dauden udal baratzeen esleipendun guztiei. Nekazaritzako ibilgailuak eta zerbitzuetako ibilgailuak ere sartu ahal izango dira.
Zizur Nagusiko Udalak 100.000 euro baino gehiago inbertitu ditu bide hori mantentzeko azken urteotan, eta lurraren morfologia ikusita, beharrezkotzat jotzen da honako neurria hartzea, bidea eta ibai-parkearen ingurua hobeto kontserbatzeko.
Neurri horrekin batera, pistaren bi aldeetan gelditzea eta aparkatzea debekatzeko seinaleak jarr¡ dira ere, bereziki Barañaingo sarbidean. Urbanizatu gabeko eremua denez, suteen arriskuak nabarmen egiten du gora, eta eremua hobeto mantentzeko neurri hori beharrezkoa dela ulertzen da.