Zizur Nagusiko Udala

2022ko ekainak 15

Zizur Nagusiko Udalak bide-hezkuntzako kanpaina hasi du ikastetxeetako ikasleekin

Foto noticia
  • Lehenik eta behin, AEN (Autismo Espektroaren Nahastea) ezaugarria duten pertsonekin tratatu da.
  • Aste honetan egin den ekintzetako bat ikastetxeetatik hurbilen dauden oinezkoen pasabideak piktogramekin margotzea izan da.
  • Helburua ikasleak txikitatik hiri-mugikortasunean inplikatzea da eta haren arauen ezagutza handiagoa izan dezatela.

Zizur Nagusiko Udaltzaingoak bide-hezkuntzako prestakuntzari ekin dio herriko ikastetxe publikoetako ikasleekin. Lehenik eta behin, AEN (Autismo Espektroaren Nahastea) ezaugarria duten pertsonekin hitz egin da, pertsona horien hezkuntza-prozesuan lagundu ahal izateko, hiri-ingurunean mugikortasun egokia lor dezaten.

Aste honetan egin den ekintzetako bat ikastetxeetatik hurbilen dauden oinezkoen pasabideetan eta trafiko handieneko pasabideetan mezu batzuk margotzea izan da, euskaraz zein gaztelaniaz “gelditu, begiratu, autoa geldi, gurutzatu” adierazten dutenak, dagozkien piktogramekin.

Andoni Serrano Herritarren Segurtasunerako zinegotziak (Geroa Bai) nabarmendu duenez, “Konpromisoa zen ikastetxeetan bide-hezkuntzako kanpaina berreskuratzea, eta, hala, adin goiztiarretatik hasi eta hiri-mugikortasunaren eta haren arauen ezagutza handiagoa izatea”.

Volver arriba