Zizur Nagusiko Udalak udalerri independente gisa eratu zeneko XXX. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du
- Ekitaldia herriko kultur etxeko anfiteatroan izan da.
- Bertaratutakoek “Zizurtarrak, paticos y paticas” dokumentala ikusi ahal izan dute. Bertan, bizilagunen testigantzak biltzen dira.
- Dokumental hau udalerriko ondare ez-materialaren parte da.
Atzo arratsaldean egin zen Zizur Nagusia udalerri independente gisa eratu zeneko XXX. urteurrena ospatzeko ekitaldia. 1992ko azaroan lortu zuen Udalaren kudeaketa batzordeak Zizur Nagusia udalerri independentea izendatzeko erabakia. Harrezkero, herriaren bilakaera eta garapena nabariak izan dira.
Ekitaldian Zizur Nagusiaren bilakaera eta historia aztertu ziren. Ospakizunaren harira, gainera, “Zizurtarrak, paticos y paticas” dokumentala proiektatu zen, Zizur Nagusiko hainbat bizilagunen testigantzak biltzen dituena.
Horrela, udalerriko ondare ez materialari balioa eman eta hura bizilagunengana hurbildu nahi izan da, zizurtarrek eskura izan dezaten.
Karlos Terések azaldu zuenez, “guztira 42 elkarrizketa dira, 35 minutuko iraupena duen dokumental batean bildu direnak”. Halaber, “bizitza ez dela erreza” azaldu zuen, “baina, jasotako testigantzek lagundu egiten digute geure burua ezagutzen, gure herrian nola bizi izan garen jakiten”. “Oroimen biziaz ari gara; izan ere, nondik gatozen gogoratuz, zer izan garen gogoratuz, dokumentalak etorkizunerako gida gisa ere balio digu”.
Ekitaldian, Zizur Nagusiak 900 urte baino gehiagoko historian izan duen garapenaren errepasoa egin zen: 300 pertsona inguruko herria izatetik, gaur egungo 16.000 bizilagun izatera pasatu zen, eta Nafarroako seigarren udalerria izatera.
Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, Jon Gondán alkateak detaile batzuk eman zizkien Luis Mari Iriarte eta Pedro Huarte alkate ohiei, Luis Iberoren familiari, José Ruizi eta erreportaia egiteko elkarrizketatutako pertsonei.
Jon Gondán egungo alkateak aukera baliatu zuen Zizur Nagusiko lehen alkatea izan zena gogoratzeko, Luis Ibero Elia, bere oroimenari omenaldia eginez.
Gainera, azpimarratu zuenez, “belaunaldi berriek gure arbasoek utzi diguten bidean lanean jarraitu behar dugu”. Bestalde, “aurrera egiten jarraitzeko eta etorkizunari begira jarraitzeko, gure iraganaren eta gure arbasoengandik jasotzen dugun lekukoaren oroitzapen sendoa izan behar dugu” gaineratu zuen.