Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko uztailak 1

Zizur Nagusiko Udalak sei udaltzain berri ditu orain

Foto noticia
  • Gaur goizean, 12:30etan, hartu dute haien postua.
  • Ekitaldiaren buru Jon Gondán alkatea izan da, Andoni Serrano Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua, Sandra Irazabal udaltzain burua eta Cristina Fabo udal idazkaria lagun izan dituela.
  • Agente berriak sartu ondoren, plantilla egonkortu egingo da, eta hainbat zerbitzu berreskuratuko dira, hala nola salaketen bulegoa eta ikastetxeetako bide-hezkuntzako prestakuntza.

 Gaur goizean haien postuak hartu ondoren, Zizur Nagusiak sei udaltzain berri ditu.

Horri esker, eta Sandra Irazabal Udaltzaingo buruak adierazi duen moduan, “Agente berriak lanean hasten direnean, plantila egonkortu egingo da eta salaketen bulegoa eta ikastetxeetan bide-hezkuntzako prestakuntza bezalako zerbitzuak berreskuratuko dira”.

Andoni Serrano Herritarren Segurtasuneko zinegotziak (Geroa Bai), berriz, “Zizur Nagusiko Udaltzaingoa larrialdi-zerbitzu azkarrena eta hurbilena dela” nabarmendu nahi izan du.

Azkenik, alkateak, Jon Gondánek (Geroa Bai), honako hau nabarmendu nahi izan du: “Udaltzaingoa Udalak kalean duen irudiaren zati bat da, obra eta lorategietako lantaldeen ondoan, eta gure herriko bizilagunengandik hurbil egoten jarraitu behar dugu”.

Horrenbestez, Zizur Nagusiko Udalak agente hauek ditu gaur egun:

  • 050 Agentea, Aitor Adin Urtasun.
  • 051 Agentea, Victor Marsal Albéniz..
  • 052 Agentea, Iker Severiano Azcárate.
  • 053 Agentea, Raúl Tobajas Abárzuza.
  • 054 Agentea, Eneko Tohane Lacasia.
  • 055 Agentea, Fermín Villanueva Zubiri.
Volver arriba