2024ko abenduak 10
Zizur Nagusiko Udalak 2024/2025 Neguko Plana aktibatu du

Zizur Nagusiko Udalak 2024/2025 Neguko Plana jarri du abian, urte sasoi honetako tenperatura baxuen, izozteen eta elurteen aurrean herritarren segurtasuna bermatzeko. Plan horren barruan, udalerri osoan estrategikoki banatutako gatz-edukiontzien sare bat jarri da.
Edukiontziak bizilagunen eskura daude, gatza biltzeko eta espaloi, atari edo eremu izoztuetan zabaltzeko. Horrela, erorikoak eta bestelako istripuak prebenitzen dira.Edukiontzien kokalekuak
Edukiontziak udalerriko puntu hauetan daude:
- Nafarroako Foruen plaza
- Belaskoain etorbidea (Udaltzaingoaren ondoan)
- Etxesakan kalea (Exe Zizur hotelaren ondoan)
- Mendikoa kalea
- Zizurartea zeharbidea
- San Kristobal ingurubidea (Donejakue Bidea ikastetxearen ondoan)
- Istizu kalea
- Sagues kalea
- Sario kalea
- San Kristobal ingurubidea (IES/BHIren ondoan)
- Iturbarren kalea
- Arridia kalea (Luis Ibero parkearen ondoan)
- Morea kalea
- Zerradopea kalea
- Boltxoko kalea
- Garzabala kalea