2022ko azaroak 11
Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da

Zizur Nagusiko Udaletik, beste behin adierazi nahi dugu gaitzetsi egiten dugula emakumeek jasaten duten indarkeria matxista mota oro, eta indarkeria horiek eragiten dituzten ezberdintasun guztien aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugula.
Halaber, gure elkartasuna adierazi nahi diegu erasotutako edo eraildako emakume eta neskei, baita hauen seme alabei ere, indarkeria matxistari aurre egiten baitiete.
Zizur Nagusiko herritar guztiei gonbit egiten diegu gaitzespena eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa erakusten jarrai dezaten eta azaroaren 25erako antolatu diren jarduera guztietan parte har dezaten.