2022ko azaroak 14
“Y a la viña también” dokumentala

Azaroaren 25eko programazioaren barruan, Zizur Nagusiko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Y a la viña también” dokumentalaren proiekzioa programatu du, Irene Guederen zuzendaritzapean. Azaroaren 17an, osteguna, izango da, 18:30etatik aurrera, Kultur Etxean.
Zehazki, San Martin Unxeko (Nafarroa) emakumeen historia erakusten du dokumentalak, ardoari eta mahastiari itsatsita bizi izan zirenak eta, askotan, paper ia ikusezina izan dutenak.
Proiekzioaz gain, solasaldi bat egingo da Irene Guede zuzendariaren eskutik. Bertan, landa eremuko emakumeen eta, zehazkiago, ardoaren munduko emakumeen lana jarriko da mahai gainean.
Jarduera amaitzeko, Garnatxa Ardotegian ardoak dastatuko dira 20:00etatik aurrera, 25 lagunentzako edukierarekin.