2025eko ekainak 5
Dirulaguntzak euskarazko udalekuetarako 2025 urterako (D eredua)

Zizur Nagusiko Udalak 2025eko udan euskarazko udalekuetan parte hartzen duten ikasleentzat dirulaguntzak emateko deialdia ireki du. Helburua da aisialdiko, kiroleko edo naturarekin lotutako jarduerak proposatzen dituzten euskarazko udalekuetako gastuak arintzea.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko irailaren 30a arte
Onuradunak: udako udalekuetan euskaraz parte hartu duten eta baldintza hauek betetzen dituzten udalerriko pertsonak: D ereduko LHko edo DBHko ikasle izatea (eskola publikoan edo ikastolan), Zizur Nagusian erroldatuta egotea udalekuak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.
Eskaera egoitza elektronikoan egin behar da: https://sedeelectronica.zizurmayor.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7109