Zizur Nagusiko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko ekainak 28

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Foto noticia

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, non LGTBI+ pertsona guztien eskubideak aldarrikatzen diren, Zizur Nagusiko Udalak bat egiten du Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionalarekin.

“Ekainaren 28an LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, sexu eta genero aniztasunari balioa emateko data. 53 urte igaro dira 1969an Stonewalleko (New York) istiluak gertatu zirenetik, eta istilu horietan, LGTBI+ pertsonek, ulertu ez eta klandestinitate eta ikusezintasun sozialera kondenatzen zituen gizarte baten aurrean planto egin zuten. Gertaera horiek LGTBI+ pertsonen eskubideen eta askatasunen aldeko lehen erakunde ekintzaileak sortuarazi zituen.

Nafarroan, LGTBI+ lehen harrotasuna 1980an ospatu zen Tuteran, Nafarroako Koordinadora Feministako Lesbiana Feministen eskutik. Bi urte geroago, 1982an, egin zen lehen aldiz Iruñean LGTBI+ kolektiboen eskutik, gure Foru Komunitatean antolatzen hasiak baitziren. Gaur egun, mugimenduak indartsu jarraitzen du, eta LGTBI+ pertsonen kolektiboek administrazio publikoak haien eskaeren eta espektatiben mailan egotea espero du.

Baina lortutakoa ezinezkoa zatekeen gure aurretik ibili eta bidea ireki zutenen lan guztia gabe. Horregatik, aurten, Nafarroako Gobernutik sexu eta genero aniztasuna aldarrikatu eta defendatu zuten pertsona guztiak baloratu nahi ditugu, hori egitea zailena zenean. Gaur egun: «Harrotasunez jarraitzen dugu hemen» esan dezaketenak, horixe baita aurtengo ekainaren 28ko Nafarroako Gobernuaren kanpainaren leloa. Beren ausardiari esker, gaur egun LGTBI+ pertsonek askatasun handiagoz bizi dezakete beren sexu-orientazioa edo genero-identitatea.

Garrantzitsua da herritarrei erakustea adineko LGTBI+ pertsonak existitzen direla, sexu-orientazioa edo genero-identitatea ez dela aldatzen urteek aurrera egin ahala, eta, horiek behar bezala zaintzeko, beharrezkoa dela gure gizartean hain barneratuta dugun heterosexualitate- eta zisgenero-identitatearen presuntzioa haustea.

Asko aurreratu da hasieratik, baina oraindik lana dago aurretik LGTBI+ pertsonen berdintasun soziala lortzeko. Horregatik, Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa berretsi du Nafarroako herritar guztiei, LGTBI+ pertsonak barne, mesede egingo dieten politika publikoak bultzatzeko lanean jarraitzeko.

Sexu- eta genero-aniztasuna giza eskubideen gaia da, herritar guztiei mesede egiten diena, eta ezin da inolako atzerapenik onartu, ezta onartu behar ere. Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernutik herritarrak animatu nahi ditugu ekainaren 28an LGTBI+ Harrotasunaren ekitaldietan parte har dezaten, espazio publikoak kolorez eta aldarrikapenez betez, Nafarroa askoz ere lur berdinzaleagoa eta anitzagoa izan dadin.”