2023ko martxoak 15
Desfibriladoreak Zizur Nagusian

Gaixotasun kardiobaskularrak, eta horien artean bat-bateko bihotz heriotza, mendebaldeko munduko lehen heriotza kausa dira. Frogatuta dago bizirauteko aukerak asko handitzen direla berehalako erantzun batekin, besteak beste, oinarrizko bizi-euskarriko maniobrak eta desfibrilazio elektriko goiztiarra.
Hori dela eta, Zizur Nagusiko Udalak, osasun arloko udal programari jarraituz, bost desfibriladore jarri ditu KANPOALDEAN udal eraikin hauetan:
• Udaletxea (Erreniega Parkea)
• Coworking (Foruen Plaza)
• Jubilatuen kluba (Idoia Kalea)
• Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Emakumearen Plaza)
• Catalina de Foix Ikastetxea (Talluntze Kalea)
Halaber, instalazio hauetako BARRUALDEAN desfibriladoreak daude:
• Kirol Instalazioak (Erreniega Parkea)
• Futbol zelaia (Ardoiko pinudia/Zubiondoa Kalea)
• Institutua (San Cristóbal erronda)
• Osasun Etxea (Erreniega Parkea)
Osasuna da ongirik preziatuena.
Kardiobabesa denon kontua da, eta horregatik desfibriladorea herritarren ondasuna da.
Desfibriladore publikoak funtsezkoak dira bat-bateko heriotza gainditzeko; izan ere, bihotza gelditu ondoren pasatzen den minutu bakoitzeko, bizirauteko aukerak %10 murrizten dira, eta zazpigarren minututik aurrera oso zaila da biktima ondoriorik gabe erreskatatzea.
Espazio publikoetan desfibriladoreak egotea abantaila da larrialdi egoeretan.