2025eko irailak 1
Denboraldiaurreko jarduerak Zizur Nagusian: irailaren 18tik 24ra

Zizur Nagusiko Udalak denboraldiaurreko jarduera programa antolatu du irailean, herritarren jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko helburuarekin.
Irailaren 18tik 24ra, hainbat saio eskainiko dira: zunba, gimnasia zuzentzailea eta posturala, abdomen core, yin yoga, indarfit, cross training, GAP + stretching, full body power, euskarazko indoor zikloa eta zunba.
Izen-emateak irailaren 1etik 15era egin daitezke jarduera emango den instalazioko harreran.
Prezioa: 3,5 € abonatuentzat eta 6 € ez-abonatuentzat.
Jarduera guztiek gutxieneko izen-emate kopurua behar dute burutu ahal izateko.
Uda ostean jarduera fisikoari berriro ekiteko aukera anitza eta dinamikoa.
