Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko uztailak 20

Zizur Nagusiko Udalak diru-laguntzen deialdia egin du, 2022an langabeen kontratazioa sustatzeko

Foto noticia
  • Helburua herriko langabeen kontratazio kopurua handitzea da, Zizur Nagusiko garapen ekonomiko eta sozialean eraginez.
  • Deialdi honetara 2022. urtean bideratutako diru kopurua 18.000,00 eurokoa da.
  • Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean bukatuko da.

Zizur Nagusiko Udalak diru-laguntzen deialdia egin du 2022an langabetuen kontratazioa sustatzeko.

Laguntza honen bidez, herriko langabeen kontratazio kopurua handitu nahi da, kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezarriz, enplegua sortzeko eta, ondorioz, Zizur Nagusiko garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko.

Helburu hori lortzeko, lanaldi osoko eta lanaldi erdiko kontratazioetarako diru-laguntzak sustatzen dira, 6 hilabete baino gehiagoko kontratuarekin.

Diru-laguntza hauek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (Nafar Lansare) Enplegu Agentzietan inskribatuta eta Zizur Nagusian erroldatuta dauden langabeak (gutxienez urtebeteko erroldatze-antzinatasuna dutenak) kontratatzen dituzten enpresek eska ditzazkete, baldintza guztiak deialdiaren oinarrietan zehazten direlarik.

Diru-laguntza jasoko dute 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 31ra egindako kontratazioek, baldin eta kontratazio berriak aurreko 6 hilabeteetako plantillaren handitzea suposatzen duen.

2022an deialdi honetarako 18.000,00 euro erabiliko dira guztira, eta eskaerak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean bukatuko da.

 

Informazio gehiago, egoitza elektronikoan: https://bit.ly/3ILW5lu

Volver arriba