Ayuntamiento de Zizur Mayor

2022ko azaroak 22

Elkarretaratzea Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean

Foto noticia

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Zizur Nagusiko Udaletik, berriro ere, emakumeek jasaten duten indarkeria matxista mota oro gaitzesten dugu, eta indarkeria horiek sortzen dituzten desberdintasun guztien aurka aktiboki lan egiten jarraitzeko konpromisoa adierazten dugu.

Halaber, elkartasuna adierazi nahi diegu erasotutako edo eraildako emakumeei eta haien seme-alabei, indarkeria matxistari aurre egiten baitiote.

Zizur Nagusiko herritar guztiak gonbidatzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa eta honekiko gaitzespena adieraztera, azaroaren 25ean 11:00etan Zizur Nagusiko udaletxearen aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartuz.

Volver arriba