Zizur Nagusiko Udalaren komunikatua, greba mugagabeari buruzkoa
Zizur Nagusiko Udalak atsekabez hartu du sortu den egoera Zizur Nagusiko Instalazioetan Kirol Kudeaketarako Hitzarmenaren Greba dela eta.
Patxi Morentin Gizarte- eta Kirol-gunea goizetan irekita dago atezaintzako langileak udal langileak direlako; gainerako instalazioak eta espazio hori, arratsaldeetan eta asteburuetan, SEDENA enpresak kudeatzen ditu.
Gatazka hau, langileek sektoreko enpresekin duten gatazka da. Greba horren arrazoiak honako hauek dira:
- Patronalak hitzarmenaren negoziazio-mahaian egindako proposamena guztiz eskasa.
- Erosteko ahalmena bermatuko duen hitzarmen baten alde egitea.
Argitu nahi dugu Udalak jada bere gain hartu zuela Zerbitzuen Errentamendu-kontratuaren %6,6ko igoera. Gainerako aldarrikapenak enpresaren eskumenekoak dira.
Zizur Nagusiko Udalak ez du gatazka honetan negoziatzeko gaitasunik. Egin dezakeen eta egiten ari den gauza bakarra da SEDENA enpresari lan-gatazkari irtenbidea bilatzeko eskatzea, eta Zizur Nagusiko abonatuei ordaina ematea, Zizur Nagusiko instalazioak eta horietan egiten diren jarduerak ezin dituztelako baliatu.
Bestalde, SEDENA enpresako eta instalazioak esleituta dituzten gainerako enpresetako begirale asko ez dira grebarekin bat egiten ari, baina ezin dute lanerako eskubidea baliatu, ezin baitute kirol-guneetara sartu.
Udala aztertzen ari da, grebalarien greba-eskubidea urratu gabe, lan egin nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten eta horrekin erraztea herritarrek kirola egitea, osasunerako funtsezko zutabea baita.