2023ko urtarrilak 27
Zizur Nagusiko Ardoi urbanizazioko parterre eta berdegune berrietan obrak hasi dira
Lanak Iruña Medioambiental SL-k egingo ditu, 185.519,85 eurogatik, eta 60 eguneko epea dute jarduketa egiteko.
Inbertsio horren ondorioz, Belascoain etorbideko egungo soropila hiri baso lineal, loratu eta iraunkor bilakatuko da, bertako zuhaitz eta zuhaixka bizi eta koloretsuekin.
Barga kalean, 80m2ko “planetaren lorategia” sortuko da. Kontinenteak soropilezko mendixkak izango dira, eta haritzak eta arteak landatuko dira itzalerako eta iparraldeko haizea geldiarazteko; eta Arrieta kalean 300 m2-ko minibaso bat sortuko da, espezie hostotsuak eta tonalitate ezberdinak dituen klima-babesleku gisa.
Jarduketa honetatik kanpo, hurrengo asteetan, Zubiondoa kalean berdegunea egokituko da, Patxi Morentin gunearen parean.